
ZELAKO AMAIERA!!!
Gauzak ondo bazihoazten orain arte, taldeak lehengo zatian ondo egon zen zelaian, aldageletara 0-0-rekin joan egin zen eta bigarren zatiaren hasieran, 8.min hain zuzen ere Ikerrek jokoz aldaketa bat egin zuen Xabirentzat eta honek area barruan sartu eta Osmarrentzat utzi zuen baloia, honek barrurantz sartzeko. Bazirudien taldeak partida konyrolatuta zeukala, hiru zentralekin eta Iker eta Xabiren laguntzarekin, baina halako batean baloi luze bat Jon Mikelek ezin izan zuen atera eta Textilek banakoa jarri zuen markagailuan. Orduan Luis Narganesek aldaketak egin zituen, Xabi eta Borja kendu zituen zelaitik, Fran eta Joseba ateratzeko. Hamar minutu falta zirenean Franek bi eta batekoa igo zuen markagailura baina 5minutu falta zirenean eta falta baten bidez Textilek berriro binakoa lortu zuen. Azkenean puntu bat gehiago taldearentzat eta Laredok galdu zuenez eta Bezanak berdindu aukerak badituzte oraindik baina orain partida bat gutxiago gelditzen da. Datorren astean Castrok beste aukera bat izango du bere etxean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario