martes, 27 de marzo de 2007
Atzerapauso garrantzitsua eta aurpegi txarrena erakutsiz
Igandekoa izango zen Castrorentzat play off-era begira azkenengo aukeretatik egokiena. Laredok galdu egin zuen eta Bezanak baita, irabaziz gero 3puntura jarriko zen Luis Narganesen taldeak baina berriro ere kale egin zuen. Lehenengo zatian jokaldi pare bat izan ezik Barredak kontrolatu zuen partida osoa, horrela 25.minutuan Alfredok penalti oso argia egin zuen Barredako aurrelariari baina arbitroak ez zuen ezer pitatu. Segituan etorri egin zen Casrroren jokaldirik honena, Xabik bandatik sartu jokaldi oso ona burutuz, eta erdiraketaren ondorioz, Igorrek kale egin zuen atezainaren aurrean. Eta horrela etorri zen Barredaren gola, lehenengo zatiaren 48.minutuan, korner baten ondorioz 1-0 igo zuen markagailura. Bigarren zatia ez zuen ezer berririk ekarrik eta markagailua horrela jarraitu zuen azkenerarte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario